INEk egiten duen Enpresetako Berrikuntzari buruzko Inkestaren arabera, EAE hirugarren lekuan dago. 2014an 1.656 enpresak egin zituzten jarduera berritzaileak eta 1.327.1999 euro inbertitu zituzten berrikuntza horiek egiteko.
Berrikuntza teknologikoei dagokienez, 10 langile edo gehiagoko Espainiako enpresen %13,3k produktuan edo prozesuan berritu zuten 2012-2014 urtealdian. Bestalde, %15,5 izan ziren berritu zutenak eta arrakastarik gabeko berrikuntza teknologikoak egin zituztenak edo berrikuntza teknologikoak bukatu gabe zituztenak. Produktuko berrikuntzak produktuan berritu zuten enpresen salmenten %33,2 ordezkatu zuen 2014an.
Bestalde, 2012-2014 urtealdian berritu zuten eta arrakastarik gabeko berrikuntza teknologikoak egin zituzten edo berrikuntza teknologikoak bukatu gabe zituzten enpresen %28,3k lankidetzan jardun zuen berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteko.
2012-2014 epealdian, hauek izan ziren teknologikoki gehien berritu zuten enpresa portzentaje handieneko autonomia erkidegoak: Errioxa (enpresen%20,7k berrikuntza teknologikoak egin zituzten), EAE (%18,9) eta Nafarroa (%18,0).
Berritu zuten eta arrakastarik gabeko berrikuntza teknologikoak egin zituzten edo berrikuntza teknologikoak bukatu gabe zituzten enpresen %49,5ek adierazi zuten barneko informazio-iturriak (enpresakoak edo enpresa taldeen barrukoak) izan zirela garrantzitsuenak berrikuntza teknologikoko proiektuak egiteko.