Makina-erremintaren biurtekoan, aurten ere, Fabrikazio aurreratuko eta digitaleko Berrikuntzaren Sari Nazionala eman da. AFM klusterrak antolatzen du saria, Bilbao Exhibition Centre eta Beaz-en languntzarekin.
Urte honetan 14 makina eta 13 enpresa lehiatu dira sariaren bost kategorietako bat eskuratzeko asmoz. Sarietako bat, gainera, berria da: startup berritzaileena.
Epaimahaia honako hauen ordezkariek osatu dute: Beaz, BIC Gipuzkoa, CDTI, Eide, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea, Osalan, Spri, Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Hauek izan dira emaitzak:
• Zayer – Makina-erreminten berrikuntza saria
• Nicolás Correa – Osagaien eta erreminten berrikuntza saria Aipamen berezia – Soraluce
• Navantia – Fabrikazio gehigarriaren eta 3D-aren berrikuntza saria
• SMARTPM– 4.0 kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan integratzeko berrikuntza saria
• CITD – Startup berritzaileenaren saria