Abenduaren 10etikk otsailaren 2ra zabalik egongo da epea 2016ko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sarian parte hartzeko. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen du eta Sariaren bidez teknologia sektoreko emakume profesionalen lana azpimarratu nahi da.
Fakultatearen helburuen artean dago emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta emakumeen presentzia bokazio teknologikoetan areagotzea eta aitorpena egitea.
Helburua, beraz, emakume errealak denon begien bistara ekartzea da (sarritan oharkabean pasatzen baitira komunikabideetan), gaur eguneko neska eta emakume gazteentzat eredu eta pizgarri izan daitezen.