Circle Economy, ekonomia zirkularra sustatzen duten enpresa eta erakundeak bateratzen dituen antolakundeak, “Circle City Scan” bat egin du Bilbon eta Bizkaian ekonomia zirkularrerantz aldatzea bizkor dezaketen estrategiak identifikatzeko.
Estatuan egindako lehen “Circle City Scan”a da eta Circle Economy, Innobasque, Bilbao Ekintza eta Beazek osatutako partzuegoak bultzatu du, Aclima, Ihobe eta Inèdit-ekin elkarlanean.
El primer paso del proyecto ha sido identificar aquellas áreas en las que Bilbao Bizkaia pueden experimentar un progreso significativo y tangible hace la economía circular.
Errealitate ekonomiko eta politikoaren, baita lurraldeko baliabide fluxuen, azterketa oso zehatz baten bidez metalaren, sukaldaritzaren eta handizkako merkataritzaren sektoreak identifikatu dira, Bilbo-Bizkaian zirkulartasuna bultzatzeko eragin handiena duten sektore gisa.
Hiru hauek, batera, 137.000 lanpostu baino gehiago (%28) sortzen dituzte, 8.000 milioi euro ematen diote bertoko ekonomiari eta baliabideen erabilera osoaren %17aren erantzule dira.
Aipaturiko analisitik abiatuta, “Circle City Scan” delakoak ikuspegi zirkularra garatzen du lurralderako, eta hirian materialen eta baliabideen fluxua funtsetik aldatzen duten 6 estrategia eskaintzen ditu. Ikuspegi honek sektoreen artean dagoen interkonexioa nabarmendu du eta, egiaztatu duenez, estrategia zirkularrak batzuk besteetan oinarritzen dira Bizkaiko enplegua bultzatu eta ekonomia sendotzeko.
Estrategia zirkular berritzaileak martxan jartzeak aukera eman diezaieke enpresei balio berria sortzeko, baliabideak zirkulazioan mantenduz ahalik eta denborarik handienean eta lehen hondakinak zirenak input gisa erabiliz ziklo berrian. Ekonomia zirkularrak aukera ekonomiko berriak eskaintzen ditu, BPG eta enplegua bultzatzeko eta, azken batean, bai Bilbo eta bai Bizkaia erresilienteagoak izan daitezen eta etorkizunerako hobeto prestaturik egon daitezen laguntzeko.