Infobeaz

EIC Accelerator

Beazeko Laguntza Zerbitzuaren edizio berri bat abiarazi dugu EIC Accelerator programaren bitartez finantzaketa eskuratzeko. Izen-ematea.

Edozein tamaina eta sektoreko enpresentzat, proposamenaren helburua da Europako programa honen eskaerak bultzatzea proiektu disruptiboak babesteko. Xede horrez, 5 edo 6 TRL garapen-mailan egon behar dute eta finantzaketa-behar garrantzitsuak izan behar dituzte.

Aurrez ikusten dituen laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, programa berdingabea da. Itzuli behar ez diren 2,5 milioi euro arteko dirulaguntzak eta 15 milioi euro arteko inbertsioak konbinatzen ditu.

Beaz zerbitzuak hiru urrats ditu. Lehenengoa prestakuntza orokorrerako saioa da. Ekainaren 8an egingo da eta EIC programako aditu batek tresnaren ezaugarriak zehaztuko ditu eta gehienez 10 enpresekin banako alderatze-saioak izango ditu.

Ondorengo urratsak EICk adierazitako eskaera-prozedurara egokituko dira.

Ildo horri jarraikiz, bigarrenean, lau enpresei aholkuak emango zaizkie eskaeraren lehenengo zatia edo short application prestatu eta aurkeztearen inguruan.

Eta, azkenik, enpresa bakarrari lagunduko zaio izapideak osatzen, zabaltzen eta egituratzen. EIC programak horri full application deritzo.

Beaz

FREE
VIEW