EIC Accelerator

Beazek hiru urratsetako zerbitzu bat garatu du, hazkunde-potentzial handiko I+G+b proiektu bat garatzen ari diren eta finantzaketa-kantitate handiak behar dituzten enpresei euskarria emateko. 

Datorren ekainaren 8an prestakuntza-saio bat egingo da Beazen, Inveniam aholkularitza-enpresa espezializatuaren eskutik, programaren ezaugarriak ezagutarazteko eta tresna horren bidez finantzaketa nola eskuratu azalduko dira bertan. 


Egitaraua

  • 9:30 Irekiera Beazen partetik 
  • 9:40 EIC Accelerator programaren aurkezpena (Inveniam). 
  • 10:40 Arrakasta kasuaren aurkezpena (Innitius) 
  • 11:00 Galderak eta zalantzak  
  • 11:15 -11:30 Saioaren bukaera 
  • 11:30 Banakako bilerak enpresekin (Inskripzioan horrela adierazi duten enpresentzako, gehienez 10 enpresa eta jasotako ordena jarraituz aukeratuko dira).  

Helburua: EIC Accelerator programa, xedea, irismena, finantzaketa eta epeak ezagutzea.
Tokia: Beazeko auditorioa (Sabino Arana 8)


Saioa

ekainak

8

09:30etan

Saioan izena emateko inprimakia

Epea itxita dago.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA