Ekainaren 8an, Beazek EIC Accelerator-ari buruzko webminar bat antolatu du. Horizonte Europa programaren funtsezko tresna hau ETEetan eta startupetan inpaktu handiko proiektu berritzaile disruptiboak laguntzeko pentsatuta dago.
Bileran EIC Accelerator-en funtsezko alderdiak jorratu dira: enpresa onuradunak, finantzaketa erabilgarria eta eskaera- eta ebaluazio-prozesu berrituak. Horretarako, Europako programen koordinazioan espezializatutako aholkularitza-enpresa baten laguntza izan dugu.
Ikuspuntu praktikoa Saitec-ek eman du, EBko Ikerketa eta Berrikuntzako aurreko esparru-programan laguntza jaso zuten Bizkaiko enpresa-proiektuetako batek.
Webminarrak, gainera, tutoretza-proposamen bat aurkezteko aukera eman die hamar enpresari, banakako aholkularitza izan dezaten. Halaber, EEN sareko euskal nodoak proiektuetan laguntzeko nazioarteko bazkideak bilatzen izan dezakeen rola gogoratu da.