Infobeaz

Egin eta Ekin programaren 16. edizioa: Kultura Ekintzailea sustatzea

39 hezkuntza-zentrotako 1 410 gaztek hartu dute parte Egin eta Ekin programaren 16. edizioan. Hala, gazteek erakutsi zuten, sarien banaketan Ainara Basurko diputatuak adierazi zuen moduan, “Bizkaian espiritu ekintzailea bizirik eta indartsu dagoela”.

2008an Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen programa honen helburua da eskola-urteetan hastea jarrera ekintzailea sustatzen, hau da, gazteek ikas dezatela iniziatiba izaten eta erabakiak eta erantzukizunak hartzen.

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeei zuzendutako programa honek barne hartzen ditu klase teorikoak, tailer praktikoak, enpresaren munduko profesionalekin egiten diren elkarrizketak eta lehiaketa bat. Honako ikastetxe hauetako ikasleak izan dira lehiaketa horren aurtengo edizioko irabazleak: El Regato Ikastetxea, Madre de Dios Ikastetxea, El Carmen Indautxu eta Botikazar BHI.

Era berean, enpresak eta inkubagailuak bisitatu dituzte, hala nola BIC Bizkaia. Horri esker tokiko startupak ezagutzeko aukera izan dute, bai eta startup horiek ekintzailetzan aritzeko orduan Bizkaiko zer laguntza dituzten jakiteko aukera ere.

 

 

Beaz

FREE
VIEW