Infobeaz

EEC’14: Bilbon dute hitzordua ekonomia digitalaren arloko eragile nagusiek


ecc14

Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkarteak bulegoa zabaldu du Bilbon, eta, egin ere, bonbazia handian egin du, azaroaren 19an eta 20an la European Ecommerce Conference deritzon biltzarraren 8. edizioa antolatu baitu. Nahitaez joan beharreko jardunaldiak dira, hizlariak punta-puntakoak dira-eta.EEC’14 biltzarrean egungo ekonomia digitalaren arloko eragile guztiak izango dira: Uber, Airbnb, Mobli, SoundCloud, The Long NowFoundation, Gilt eta Etsi. Topaketa horretan zehar, EEC Launch-StartupCompetition izeneko lehiaren V. edizioa egingo da.

Startup teknologikoen alorreko ekimenik adierazgarrienak erakustea eta saritzea da edizio horren helburua. Izan ere, lehen aldiz aintzatetsiko da enpresaren eta lanbidearen arloko bikaintasuna ingurune digitalean. Adigitalen egoitza KBi Digital Bilbao-Bizkaia inkubagailuaren instalazioetan dago, hau da, Auzo Factory Irazabal-Matiko eraikinean.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA