Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak, Gem Españarekin lankidetzan, COVID-19k ekintzailetza ekosisteman duen eragina neurtzeko ekimen bat abiarazi du. Horretarako, zure parte-hartzea behar dute.
Proiektuaren helburua kolektiboaren egoera ezagutzea da, datu errealetatik abiatuta, behar larrienei erantzuteko tresna eraginkorrak proposatu ahal izateko.
Ekintzaileei zein enpresa finkatuei zuzenduta, lankidetzan aritzeko nahikoa da hiru atal bereizten dituen galdetegi bat betetzea: COVID-19k enpresa-jardueran duen eragina, etorkizuneko planak eta erakundea azaltzeko datuak.