Aldundiak egitarau berri bat prestatu du –Elkarlanean– enpresen arteko berrikuntzarako lankidetza-prozesuak errazteko, bereziki partzuergoa eratzeko lehen faseetan, eta bitarteko eragileek eta enpresa eragileek era honetako proiektuak dinamizatzeko egindako ekintzak indartzeko.
Honako hau joko da berrikuntzarako lankidetzatzat: hiru edo hortik gorako enpresa independenteren arteko akordio bat, euren ezagutzak, gaitasunak, baliabideak eta arriskuak konpartituz, negozio-aukera bat identifikatuta duten proiektu berritzaile bat garatzeko. Eskaerak uriaren 15etik 30era. Norentzat:
- Bizkaiko enpresak, euren jarduera nagusia industria eta industriarekin lotutako zerbitzuen sektorearen barruan dagoela eta 5 eta 100 pertsona arteko langile kopurua dutela. Ezaugarri horiek betetzen ez dituzten beste enpresa batzuek ere har dezakete parte lankidetzako proiektuan, baldin eta haiek egindako gastuak gastu osoaren % 20 gainditzen ez badu.
- Berezko nortasun juridikoa duten irabazteko asmorik gabeko erakundeak eta toki erakundeak eta toki erakundeen mendeko merkataritzako sozietateak, haien xede nagusien artean enpresen arteko lankidetza bultzatzea badago.