Infobeaz

DFBren laguntzak – Innobideak – Kudeabide 2023

Irailaren 29ra arte zabalik egongo da epea Innobideak – Kudeabide programan eskaerak egiteko, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozen proiektuei laguntzeko, lehiakortasuna hobetze aldera.

Kudeabide Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek koordinatutako programa da. Bizkaiko kasu zehatzean, hura eskuratzeko baldintzak dira lurraldean helbideratutako enpresa bat izatea, 5-50 pertsonako plantillarekin, industriaren, garraioaren, eraikuntzaren, industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan.

Ezinbestekoa da, gainera, Euskalit.ek doan egindako hasierako kontraste-txostena izatea.

Txosten horiek eskatzeko epea ekainaren 15ean amaituko da.

,
Beaz

FREE
VIEW