Infobeaz

Design Corner 2017 lehiaketa

design-cornerApirilaren 7a arte egongo da zabalik epea Design Corner 2017 lehiaketan izena emateko. Egun merkatuan dauden eta 2014ko urtarrilaren 1az geroztik merkaturatu diren produktuak diseinatu edo ekoiztu dituzten Bizkaiko enpresei eta profesionalei dago zuzenduta. Proposamen irabazleari urtebetez lagako zaio Azkuna Zentroko atarian dagoen Design Corner espazioa.

BiDC eta Azkuna Zentroak EIDEren kolaborazioarekin bultzatutako ekimen honen helburua diseinu interesgarria eta nazioarteko merkatuan sartzeko aukerak dituzten tokiko produktuak bultzatzea da.

Aurkez daitezkeen produktuen gama oso zabala da: norberak erabiltzeko objektuak, altzariak, packaging, arropak, aisia, etab. Produktu mota baino garrantzitsuagoak dira dakarten berrikuntza kontzeptuala, gizartean sortzen duten erantzuna eta ekoizpenaren kalitatea.

informazio gehiago eta eskaera formularioa eskuratu ahalko dituzu.

, , , ,
Beaz

FREE
VIEW