Empresa y Sociedad Fundazioak Comprendedor sarien bigarren ediziorako deia egin du. B2B ekintzaileei beren lehenengo bezeroak lortzen laguntzea da sari horien helburua. Hautagaitzak: ekainaren 27ra arte.
Hiru modalitatetan banatzen dira sariak:
. Comprendedor ekintzailea, lanean hasi zirenetik bezero asko lortu dituzten B2B ekintzaileei.
. Comprendedor Promesa ekintzailea, enpresei saltzeko ahalmen handiena duen produktua daukanari.
. Comprendedora ekintzailea, ekintzaile baten edo gehiagoren lehenengo urteetan zehar bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremana hobeen garatu duen enpresari.