Infobeaz

BOF_: Zylk-ek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak plazaratutakoo erronka teknologikoa irabazi du

ZYLK Bizkaiko enpresa liderra da open source soluzioak optimizatzen eta transformazio digitalean, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bizkaia Open Future-ren bidez abiarazitako Berrikuntzarako Eskaera Irekiaren irabazlea izan da.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 4.000 km-tik gora kudeatzen ditu, ia milioi bat biztanleren ura hornitzen eta saneatzen duten sareak. Sare horiek hainbat fabrikatzaileren gailu ugarik kontrolatzen dituzte, eta horietako bakoitzak konfiguratzeko eta aktiboak eskuratzeko modu desberdina du. Partzuergoaren erronketako bat da mantentzea erraza eta arina izatea.

Hortik dator Berrikuntzarako Eskaera Irekiaren planteamendua: nola erraztu dezakete teknologia berriek beren instalazioak kontrolatzeko gailuen kudeaketa eta mantentzea?

BOF_ bidez, erronkarako hogeita hamazortzi irtenbide oso edo partzial jaso ditu enpresak, Euskal Herritik hogei, Estatutik hamasei eta atzerritik bi; ZYLK izan da irabazlea.

Bere proposamenak “enpresa gisa gure hastapenetatik mantentzen dugun open-source filosofiari jarraitzen dio, Apache Fundazioaren laguntzarekin”, eta “BBUPren hornikuntza- eta saneamendu-sarea kontrolatzen duten gailuen kudeaketa erraztu eta bateratuko duen tablet aplikazio baten sorreran oinarritutako soluzioan” datza.

Irabazle gisa, ZYLKk Ur Partzuergoan bere konponbidearen benetako pilotua egin ahal izango du, partzuergoak ordainduta; Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 15.000 euroko saria irabaziko du, eta Beazek kudeatutako enpresei laguntzeko foru zerbitzuak eskuratu ahal izango ditu.

Beaz

FREE
VIEW