Infobeaz

BOF_ Bizkortze komertzialeko programaren edizio berria

Bizkaia Open Future_ Bizkortze komertzialeko Programaren 2. deialdia zabaldu dugu. Aukera berria startup eta ETEentzat azken bide-zatia egiteko bezeroarengana heldu arte, Telefónicak lagunduta. Eskaerak egiteko epea urriaren 10era arte egongo da zabalik.

Programa ETE eta startup helduei zuzentzen zaie. Haien konponbide teknologikoak merkaturatze-fasean egon behar du eta Big Data, IoT, segurtasun, erabiltzailearen esperientzia, kanalaniztasun edo eraldaketa digitalaren arlokoak izan behar dute.

Hasteko hamabost enpresa aurre-hautatuko dira. Banakako elkarrizketa egin ondoren (urriaren 28 eta 30ean ebaluatze-batzordeak bizkortze komertzialeko prozesua egiteko zazpiraino hautatuko ditu.

Hiru hilabetez merkataritza ekintzak burutuko dituzte, horrek ateak zabalduko dizkie eta aukera izango dute enpresa handi batek erosteko eta kontratatzeko dituen mekanismo zorrotzak ezagutzeko.

Hala ere, helburua da aurkez daitezen enpresa guztiek onuraren bat lortzea, hautatuak izan ala ez. Horixe azpimarratu zuten aurreko deialdiko parte-hartzaileek: proposatzen duzun konponbidea merkatuan testatzeko aukera, Telefónicako zuzendariengandik lortutako iritzien arabera, bultzada garrantzitsua da”.

Bizkaia Open Future_ Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak Bizkaiko industria sektoreari eraldaketa digitalaren bidean bultzatzeko duten itunaren fruitua da. Ekimena 2015ean gauzatu zen eta bi lan-programatan burutzen da. Berrikuntza irekia eta Bizkortze komertziala.

Bost enpresak parte hartu dute azkenekoan: Ludus, SealPath, RKL Integral, Binary Soul eta Keynetic. Zalantzarik gabe berriro aurkeztuko liratekeela diote. Egizu bat haiekin!

Beaz

FREE
VIEW