Infobeaz

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015. urterako Enplegu Plana

BIZKAIMEDIA IMANOL PRADALESGazteen kalitatezko kontratazioa sustatzea, iraupen luzeko langabetuak kontratatzea eta autoenplegua bultzatzea; honako hauek dira, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2015erako Enplegu Planaren lehentasunezko helburuak.    Plan horren aurrekontuari dagokion zuzkidura 19.270.000 eurokoa da. Zenbateko horretatik, 13,7 milioi euro Enpleguaren Sustapenerako xedatuko dira, eta, 5,5 milioi euro, berriz, Talentuaren Sustapenerako. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren aburuz, laguntza horiek aurten 2.225 lanpostu sortzea ahalbidetuko dute, eta bai 1.300 pertsonak lana aurkitzeko aukerak hobetzeko eta talentua sustatzeko foru programetan parte hartzea ere.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA