Infobeaz

Bizkaiko Foru Aldundiak web eta gizarte sare berriak ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazteko eta herritarren beharrizanetara egokitzeko xedeaz, erakundeak bere weba eta gizarte sareak berriztatu ditu. 

Webgune berria modernoagoa eta hurbilagoa da, eta aurkezten duen edukien sailkapena pertsonei zerbitzu hobea emateko pentsatuta dago

“Gaur hemen aurkeztuko duguna proiektu handiago baten lehenengo fasea da, hazteko eta herritarren beharrizanei egokitzeko asmoz jaioa dena”, Ibone Bengoetxeak aurkezpenean adierazi zuenez, eta oraingoz weba eta gizarte sareak berriztatu dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneak 8.200.000 bisita ditu hilero eta edukiak jasaten dituen tresna teknologikoa iturri irekietan oinarritutako teknologian garatu da.

Gizarte sareei dagokienez helburua” jendea dagoen lekuan, bizkaitarrak dauden tokian, egotea da”.

Helburu hori betetzeko, hemendik aurrera ez gara komunikatuko @Beaz_Bizkaia bezala eta @BizkaiaEmprende eta @BizkaiaEmpresa profilak erabiliko ditugu. Jarrai gaitzazu!

 

,

Save

, , , , , ,
Beaz

FREE
VIEW