Ekainaren 1era arte aurkeztu ahalko dira eskaerak, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez, Elkarlanean programan, enpresen arteko lankidetza proiektuak sustatzeko.Elkarlanean hainbat sektoretako Bizkaiko enpresei zuzenduta dago, 5 eta 100 pertsona arteko plantilla badute eta berrikuntza-proiektuak baliabideak eta arriskuak partekatuz garatzeko asmoa badute.
Programak partzuergoko enpresen negozio-estrategiekin koherenteak diren proiektu berritzaileak garatzen lagunduko du, bai eta berrikuntza-proiektuak eragin ditzaketen negozio-aukeren bideragarritasuna aztertzen ere.