Infobeaz

Bizkaiak berritu egin du Innobideak programarekin duen konpromisoa

InnobideakAurten ere Bizkaiko Aldundiak  onartu du lurraldeko enpresen lehiakortasuna sustatzeko asmoen protokoloa berritzea, Innobideak programaren bitartez. Programa hau enpresa txiki eta ertainentzat da, batez ere, lehia globalaren barruan, haien garapen eta hazkunderako oinarri sendoak ezartzen laguntzeko behar duten babesa emateko.

Innobideak estrategia Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, eta foru aldundiek 2014an martxan jarri zuten proiektu bateratu bat da, eta haren xedea da euskal enpresen lehiakortasuna sustatzea berrikuntzaren bidez. Horrez gainera, denon indarrak batzeko eta baliabideak optimizatzeko erantzukizun politikoa eskatzen duen ahalegin bat da.

Innobideak-Kudeabide programaren helburua da enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak dinamizatzea eta, horretarako, kudeaketa-eredu aurreratu bat eskaintzen du erreferentzia gisa.

Parte hartzen duten enpresek beren kudeaketaren hasierako kontraste bat egiten dute, eta hobetu ahal diren arloen inguruko gomendioak jasotzen dituzte. Gomendio horiekin, proiektu pilotu bati edo finkatze-proiektu bati ekitea aukeratu ahal dute. Finkatze-proiektua aukeratzen badute, diru-laguntzak dituzte aholkularitza-gastuak ordaintzeko.

Aldundiek laguntza ematen diete 50 langile baino gutxiago dituzten enpresei, eta SPRIk, berriz, 250 langile baino gehiago dituztenei. 2014an eta 2015ean, Bizkaiko Foru Aldundiak 106 diru-laguntza eman dizkie 90 industria-enpresei. EAEn, guztira, 389 enpresa sartu dira programan.

Diru-laguntza horiek arautzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 2014an eta 2015ean indarrean egon den dekretuaren antzeko bat onartuko du datozen hilabeteetan.

 

, , ,
Beaz

FREE
VIEW