Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasunetako bat da talentu kualifikatua erakartzea eta garatzea. Horretarako, Bizkaia with the talent izeneko estrategia garatu du, zeinaren zabalkuntzan 10 milioi euro inbertituko baititu.
Talentua erakartzeko ekimena bi urtez landu ondoren, egungo estrategia 40 erakunde baino gehiagoren gidaritzapeko 13 lankidetza-proiektuz osatuta dago. Erakunde horiek, besteak beste, unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak, klusterrak, enpresa-elkarteak, erakundeak eta Bizkaiko enpresa nagusiak dira.
Hauexek dira proiektuaren aliatuak: Acicae, Aice-Izea, Arteche, Artizarra Fundazioa, ASLE, Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasque, Bilboko Udala-Bilbao Ekintza, Basque Food Cluster, Basque Health Cluster, BEAZ, Bizkaia Talent, CAF, Cebek, CIE Automotive, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK Fundazioa, Novia Salcedo Fundazioa, FVEM, Gaia-Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea, Gestamp, Hetel, Iberdrola, Ikaslan Bizkaia, Ingeteam, ITP Aero, Konfekoop, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Petronor, Sener, Telefónica, Deustuko Unibertsitatea, EHU eta Velatia.