Innovation Bridge programaren baitan, Beazek proposamen bat egin du, Bizkaiko bost startupek Web Summit Lisbon 2024 ekitaldian hartu dezaten parte, zeina ekintzailetza eta teknologia alorretako munduko ekitaldi nagusietako bat baita. Irailaren 27ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak.
Azaroaren 11tik 14ra bitartean egingo da topaketa eta espero da 70.000 lagunek parte hartzea, bai eta teknologiaren industria birdefinitzen ari diren enpresa nagusiek eta mila inbertitzailek ere. Are gehiago, sistematikoki nabarmentzen dira ekitaldian sortzen diren konexioak eta networkinga. Horrez gain, aipatzekoa da hizlarien eta askotariko programen zerrenda, hala nola bereziki startupei zuzendutako ALPHA programa.
Beazek aukeratutako startupek hartu ahalko dute parte; besteak beste, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 10 urteko antzinatasuna izatea, teknologia digitalak erdigunean jartzen dituen balio-proposamen berritzailea izatea, jada balioztatutako gutxieneko produktu bideragarria izatea eta inbertsio-erronda zehazteko fasean egotea.
Web Summita egiten den hiru egunetan, aholkularitza-zerbitzuak jaso ahalko dituzte, masterclassetara joan ahalko dira, inbertitzaileen aurrean aurkeztu ahalko dituzte proiektuak eta pitchen lehiaketan parte hartu ahalko dute. Horrez gain, 1.000 eurorainoko laguntza jasoko dute bidaia-gastuak eta ostatua ordaintzeko.