Infobeaz

Bizkaia Orekan jardunaldia Txorierrin

Bizkaia Orekan proiektuko iparraldeko eremuan zenbait erronka hartu ditugu eta, beharbada, horien artean garrantzitsuena enpresen arteko lankidetza sustatzea da.

Arrazoi askorengatik. Lankidetza globalizazioaren desafioei aurre egiteko era bat da; ideia, tresna eta sare berriak eskuratzeko aukera ematen du; lehiakorragoak izatea ahalbidetzen du eta eskualdeen garapena garatzeko bidea da.

Helburu hori lortzeko, Beazek azaroaren 6an lan-jardunaldi bat antolatu zuen Egaz Txorierrin, zeinean GTH Gestamp-ek eta metalaren balio-kateko sei enpresak parte hartu zuten.  Gestamp-en spin-offak bere berrikuntza-estrategia azaldu zuen, taldearenari lotua, eta bertoko ekoizpen sistemarekin duen konpromisoa azaldu zuen.

GTH Gestamp-entzat hurbilekoak diren kalitatedun hornitzaileekin lan egitea sortu zenetik izan duen hazkunde handiari erantzuna emateko eta bilakabide zoriontsu horren gakoei eusteko era bat da: estanpazioaren prozesua ezagutzea eta diseinu propioaren aldeko apustua

Enpresa txikientzat GTHrekin elkarlanean aritzea beren eskura ez dauden metodologia, teknika eta prozedurak ezagutzeko, beren gaitasunak handitzeko eta beren zerbitzuei balio berriak eransteko era bat da

Biontzat, enpresa eragilearentzat eta ETEarentzat, enpresarteko lankidetza-sare bateko kide izateak alde onak baino ez dakartza, Txorierri, Mungialde, Eskuinalde eta Uribe Kostaren suspertze ekonomikorako tresna den aldi berean.

Sare hori ondo antolatuta egon dadin eta bizkorra eta dinamikoa izan dadin, lurraldeko erakundeen eta eragileen laguntza behar da, eta horixe da Bizkaia Orekan-en haurtu dugun konpromisoa.

,
Beaz

FREE
VIEW