Deusto Research Social Impact zigiluak “gizartean duten inpaktu positibo eta eraldatze-indarrarengatik” goraipatuak izatea merezi duten ekimenak errekonozitzen ditu. Arestian bere 2. edizioa ospatu du eta zerrendan Bizkaia Orekan sartu du, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen proiektua.
Lurraldearen lehiakortasuna bultzatzeko estrategikoa den proiektu honetan Aldundiak Orkestra–Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren eta tokiko eta eskualdeko agentzien laguntza du.
Bizkaia Orekanen barruan 12 eskualde daude, euren kokapen eta sektore ekonomikoen pisu nagusia kontua hartuz lau eremutan sailkatu direnak -ekialdea, mendebaldea, iparraldea eta hegoaldea- eta bertan azken bi urteotan eremuko edo elkarlanean aritzeko 65 lan-erronka identifikatu dira.
Horietako zenbaitetan lanean ari dira, esate baterako ekonomia zirkularraren arloan negozio-eredu berriak garatzea (ekialdeko eremua); kultura kolaboratiboa eta enpresa hornitzaileentzat negozioa sortzea sustatzea (mendebaldeko eremua); erakundearteko komunikazioa bultzatzea (hegoaldeko eremua); eta metalgintzako enpresen artean sinergiak identifikatzea (iparraldeko eremua).
Proiektu konkretuak, parte hartzen duen enpresa kopurua (188) eta enpresa laguntzaileak (30) gorabehera, Bizkaia Orekan administrazio politikak ulertzeko erak berritzen ari den proiektu bezala nabarmendu da eta hortik dator Deusto Research Social Impact zigilua ematea.
Bizkaia Orekanez gain, edizio honetan Deustuko Unibertsitateko ikerkuntza unitateek eta fakultateek bultzatutako beste 9 proiektu nabarmendu dira.