Infobeaz

Bizkaia Orekan: ekonomia zirkularreko planen bigarren edizioa

Ekonomia zirkularreko Bizkaia Orekan planen bigarren edizioa amaitu da. Ekialdeko lau enpresak bat egin dute bertoko enpresa txikien lehiakortasuna hobetu nahi duen ekimenarekin, eskualde eta lurraldean proiektu eragileei ekinez.

Bizkaia Orekan proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du eta oinarria haren ardatz estrategikoetako bat da: lurraldez orekatua dagoen Bizkaia lortzea.

Orkestra eta bertoko eragileen lankidetzarekin ekin zitzaion ekimenari. Lurraldea 4 eremutan banatu zen eta horietan 12  eskualde ezarri ziren, bakoitzean lehiakortasunaren erronkak jarriz.

Ekialdeko eremuak – Busturialdea, Lea-Artibai eta Durangaldea- lehentasunezko helburuen artean ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio eredu berriak sortzea aipatu zuen.

Zortzi enpresak -Decomesa, Ebaki XXI, Eika, Estampaciones Egui, Kautenik, Pescados Llorente, Salica y Salica- parte hartu zuten hasieran ekonomia zirkularreko planetan. Aholkuetxe baten laguntzarekin beren ekoizpen prozesuak, materialen biltegiratzea eta hondakinen kudeaketa aztertu zuten.

Horien osetan beste lau enpresak – Cikautxo, Fagor Arrasate, Fundiciones Urko Ase eta Mari José Arteche, Azaro Fundazioa, Ermuko Udala eta Gernikako Lanbide Ekimenak lagunduta- ekimenarekin bat egin zuten.  Orain amaitu duten ikasaldiaren ondoren beren ingurumeneko inpaktua gutxitzeko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa indartzeko ekintzak identifikatu ahal izan dituzte.

Beaz

FREE
VIEW