Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak bat egin dute 4.0 industriaren proiektuen garapena bultzatzeko, Bizkaia Open Future programaren bidez. Erakunde, berrikuntza arloko eragile, Bizkaiko enpresa eragile eta finantza erakundeei zabalik dago.
Epe laburrean helburua ETE, startup eta ekintzaileen 20 proiektu dinamizatzea da eta horiek bost enpresa traktoreren babesa izango dute. Halaber, 600 enpresa eta startupek sentikortasun, trebakuntza eta berrikuntza irekiaren ekitaldietan parte har dezaten lortu nahi da.
Aldundiak coworking gunea prestatuko du CEDEMIn (Barakaldo) eta bertan Smart Industries-en proiektuak sustatuko dira. Telefónicak Telefónica Open Future programa globalera sartzea ahalbidetuko du.