Bizkaia Mentoring Network sareak bere zerbitzuak zabaldu ditu mentorizatze-modalitate berria antolatuz. Orain arte eskaintzen zuen banakako bertsioaz gain orain udazkenetik aurrera indarrean egongo den taldekakoa egongo da. Udazkenean lehen bi saioak egingo ditugu; parte hartu nahi baduzu izena eman beharko duzu hemen irailaren 21a baino lehen.
Talde-Mentoring zerbitzua taldekako saioak egitean datza, enpresok 3-4 mentorek osatutako batzordearekin batera elkarlanean jardun dezazuen. Banakako saio itxien bidez enpresa bakoitzak bere proiektua azalduko du eta batzordeko kideen balorazio eta iruzkinak jasoko ditu. Azpimarratzekoa da modalitate berri honek atea zabaltzen duela orain arte sarean baztertuta zeuden profilentzat (enpresa eratu aurretik).
Zerbitzu berriaren diseinua BEAZek startupentzat zerbitzu alternatiboak garatzen eskuratu duen esperientzian eta nazioarteko nodoekin, esate baterako Boston eta Israelekoekin, izandako harreman eta lankidetzan oinarritzen da. 2018ko azken hiruhilekoan zerbitzuaren modalitate berri honen bi saio burutuko dira eta pilotu gisa balioko dute enpresa eta mentore-taldearen aldetik dagoen harrera neurtzeko.
Orain arte mentore-taldeak ez zeukan informaziorik mentoring zerbitzuaren hasierako faseei buruz. Hala ere, Zerbitzu berriari esker, mentoreek hobeto ezagutu ahalko dituzte zerbitzuaren barruan dauden proiektuak eta, gainera, mentorea izateko eskaintza egin ahalko diete erakargarriak gertatu zaizkien enpresei.
Horrela mentoreek aukera izango dute saio bakar batean hainbat proiektu ikusteko eta, bidenabar, BMNren barruan egon daitezkeen proiektuei buruzko informazio zuzena jasoko dute.
Aukera handia izango da enpresek mentore kopuru anitz bati azal diezaioten, berehala feedbacka eta oso informazio baliagarria jasoz. Horrela helburu hirukoitza beteko da, mentore-taldearekin izandako lan-mahaietan ateratako ondorio eta eskarietan oinarrituta
Alde batetik mentoring zerbitzu osatuagoa eta ikuspegi ezberdinekin mentorizatutako enpresarentzat. Beste alde batetik, enpresek BMNko enpresak ezagutu eta interakzioa eduki ahal dezaten gunea, artez hainbat enpresa motatara iritsiz.
Azkenik, batzorde horien bitartez mentoreen harremana indartzeko eta talde-mentoring prozesuetan kideengandik ikasteko aukera.
Udazkenetik aurrera, 2018ko azken hiruhilekoan, taldekako bi mentoring saio burutuko dira enpresek eta mentoreek ekimenari egiten dioten harrera begiratzeko.