Infobeaz

Bizkaia Mentoring Networken lehenengo topaketa

Abenduaren 11n, Beazen lehen Bizkaia Mentoring Network (BMN) bilera burutu genuen. Ekimenaren atzean sarea bultzatzen dugunok –Cebek, Deusto Business Alumni, Euskalit eta Beaz- esperientziak partekatzeko eta ikasteko dugun gogoa dago. 

Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde garapena Sustatzeko foru diputatuak eman zion hasiera bilerari eta esan zuenez “Bizkaia Mentoring Network ez litzateke posible izango mentoreek sarean parte hartuko ez balute. 48 profesional dira, euren ingurunearen aldeko konpromisoa duten pertsonak, prest daudenak euren ezagutza beste ekimen batzuekin partekatzeko”.

2015ean sortu zen eta gaur egun 12 proeiektu daude BMNk bultzatuta mentorizatze-prozesuan. Jardunaldia baliagarria izan zen horoietako batzuk sakonago ezagutzeko. Iratxe de las Hayas, Jesús Navas, Juan Liedo eta Alberto Gabikagoxeakoak mentore legez beren iritzia azaldu zuten, esperientzia oso aberasgarria dela nabarmenduz: gaurkotuta egoteko lagungarria gertatzen zaigu, enpresei dagozkien errealitate berriak ezaguteko eta gizarteari jaso dutenaren parte bat itzultzeko”.

Luis Ángel del Valle (Sealpath), Iñigo Sobradillo (Aquila), Jon Ander Ortuondo (F4 Biomechanics) eta Fernando Presa (Nexmachina) ekintzaileek mentoreek eskaintzen dioten ezagutza eta enpresarentzat kritikoak diren erabakiak hartzerakoan denbora eta baliabideak aurreztu dituztela nabarmendu zuten.

Ondoren Paul Sturrock britainiar mentoreak bere esperientzia kontatu zuen eta mentore baten rola, estrategia eta lanaren gakoak azaldu zituen, sare bateko kidea izatea oso garrantzitsua dela azpimarratuz: “bestela ekintzaileei laguntzeko aukera eta zeure burua mentore legez garatzeko aukera galtzen duzu”.

Jardunaldiaren azken zatian parte hartu zutenak sarean parte hartzeaz eta bultzatu beharraz mintzatu ziren. Lanean ari gara ondorioak laburtzeko eta hurrengo batean jakinaraziko ditugu.

Startupak aipatuz, Imanol Pradalesek jardunaldiari amaiera emateko esan zuenez “sarritan eman ahal zaien laguntzarik onena egoera berean egon direnekin harremanetan jartzea da”.

 

, , ,
Beaz

FREE
VIEW