Bizkaiko Foru Aldundiak abenduaren 2an San Mamesko hegoaldeko aretoan antolatuko duen lehenengo inbertsio-fororako atzerako kontaketa. Ekimen hau sartzen da Ekonomia Sustatzeko Saileko Ainara Basurko disputatuak irailean aurkeztu zuen Bizkaiko Ekosistema Inbertitzailearen Dinamizazio Zerbitzuan.
Beaz eta Seed Capital Bizkaia sustatzen ari diren trebakuntzako bi ibilbideen berri eman zuen orduan; horrez gain, aurreratu zuen biek bat egingo zutela topaketa batean, eta aukera emango ziela startup-ei beren proiektuak inbertitzaileei aurkezteko eta inbertitzaile horiek Bizkaiko ekosistema ekintzailera eta hura osatzen duten pertsonengana gerturatzeko.
Guztira, zortzi startup-ek pitch bat egingo dute 30 inbertitzaile baino gehiagoren aurrean. Beaz-ek eta Keiretsu Forumek egingo dute aukeraketa azaroaren 15a baino lehen igorriko den dokumentazioan oinarrituz. Ahalmen handiko startup-ak izango dira, finantzaketa bilatzen ari direnak edo inbertsio irekiko erronda batekin.
Hautatzen ez direnek ere lekua izango dute foroan, networking-eko gune batek parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko aukera emango die; bestalde, zortzi startup-en eta inbertitzaileen arteko elkarrekintzak lagunduko die jakiten zein diren pitch bat sustatzeko gakoak edo entitate inbertitzaileek beren espezializazioaren arabera aurkezten dituzten hautaketa-irizpideak.
Bizkaia Keiretsu Forumen bertatik bertara parte hartu ahalko da, edo online.