Infobeaz

Bizkaia inbertsio foroa: 4. edizioa

Azaroaren 20an B Accelerator Tower, BATen izango da Bizkaia Inbertsio Foroaren 4. edizioa, Beazek eta Seed Capital Bizkaiak antolatua.

Startupek izena emateko epea itxi da. Une honetan, topaketan zein zortzi enpresek parte hartuko duten erabakitzen ari da hautaketa-batzordea.

Hamabost egun lehenago, Startup Wise Guys, azeleragailuarekin batera egingo dituzte aurkezpenak; inbertitzaileentzako diskurtso interesgarri bat sortzeko gakoak landuko dituzte.

Foroan bertan, enpresa bakoitzak denbora bat izango du bere proiektuak jendaurrean azaltzeko eta finantzazioa zergatik behar duten azaltzeko, eta gune bat izango du inbertitzaile desberdinekin “one to many” bilerak egiteko.

Beaz

FREE
VIEW