Urriaren 8etik 22ra zabalik egongo da startup-ek Bizkaia Inbertsio Foroaren 4. edizioan izena emateko epea. Aurtengo topaketa azaroaren 20an izango da, BATen.
Beaz eta Seed Capital Bizkaiaren gidaritzapean, helburua balizko inbertitzaile publiko eta pribatuen aurrean enpresa-proiektu berritzaile berriei ikusgarritasuna ematea da.
Foroan, proiektu egonkorra duten eta inbertsio-erronda prestatzen ari diren sektore guztietako startup-ek parte hartu ahalko dute.
Hautaketa-batzorde batek zehaztuko du zeintzuk izango diren azken protagonistak, izena eman dutenen aurkezpen guztiak entzun ondoren.
Foroaren aurreko astean, aukeratutako zortziek Startup Wise Guys startup azeleratzaileko pitchingeko adituekin landuko dute beren diskurtsoa. Baliabide hori erabilgarria izango zaie baieszenatoki gainean bai azalpenen ostean inbertitzaileekin egingo dituzten banakako bileretan (one to many).