Infobeaz

Bizkaia Inbertsio Foroa

Abenduaren 2an B Accelerator Tower, BATen izango da 2. Bizkaia Inbertsio Foroa, Beazek eta Seed Capital Bizkaiak antolatuta.

Topaketa Bizkaiko startupei bideratuta dago, baldin eta proiektu eskalagarria badute eta inbertsio erronda bat prestatzen ari badira. Zortzi protagonista horiek azaroaren 16a baino lehen izena eman dutenen artean aukeratuko dira. Gainera, hilaren 2ean eta 23an Beazen egin beharreko pitch-a hartuko da kontuan.

Foroa baino egun batzuk lehenago, azaroaren 28an, hautatutakoek lan-saio batean parte hartuko dute, Wise Guys azeleragailuarekin batera. Bertan, inbertsio-erronden arrakasta kasuak eta pitch onen adibideak aztertuko dituzte, aurkezpena indartzeko asmoz.

Topaketaren helburua da inbertsiogileen eta startupen arteko harremanak erraztea, azken horiei ikusgarritasuna ematea eta finantzaketa estrategietan sakontzea ahalbidetzea; horretan lanean ari da Beazen startupentzako inbertsio erronden trebakuntza zerbitzua.

,
Beaz

FREE
VIEW