Ekonomia Sustatzeko Sailak tokiko eta eskualdeko erakundeen zeregina indartu du. Programa espezifiko bat garatu du horretarako – Eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko programa -, 600 000 eurorekin hornitua. Eskaerak ekainaren 19ra arte.
Programa toki-garapeneko agentzientzat pentsatuta dago, halakorik ez duten mankomunitateentzat edo udalentzat. Haien helburua haiek indartzea da, Covid osteko suspertze ekonomikoa bizkortzen lagundu dezaten, enpresa-ehunaren biziraupenera eta haren lehiakortasuna bultzatzera bideratutako proiektuak babestuz.
Trantsizio ekologiko-energetikoarekin eta teknologiko-digitalarekin lotutako ekintzak babestuko dira. Adibidez, digitalizazioko eta 4.0 industriako ekimenak, berrikuntza, nazioartekotzea eta enpresen arteko lankidetza sustatzekoak, ekonomia zirkularrekoak eta GIHak betetzekoak, etab.
Beste mota bateko jarduketak izango dira ekoizpen-espezializazioari buruzkoak, ados jarrita
RIS3rekin, eskualdeen indarguneak indartzearekin, aukera-nitxo berriak, eta balio-kateak hobetzea.
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko.