BiscayTIK fundazioaren 10. urteurrenarekin bat eginez 1. BiscayApp sariak banatu zitzaizkien aplikaziorik onenei hurrengo sailetan: zilarrezko ekonomia, data intelligence, energia eta manufaktura aurreratua. 17 herrialdetako 122 hautagaik esku hartu dute Beazen laguntzarekin burutu den edizio honetan.
Irabazle suertatu den aplikazio bakoitzak 2000 euroko saria jaso du eta berritasun bezala errekonozimendu berezia eman zaio -BiscayApp Saria- aurkeztutako app onenari: 10 000 euroko saria eta proiektuaren inkubazioa Bizkaian, Beaz, Seed Capital BiscayTIK fundazioaren laguntzarekin.
Hauek izan dira irabazleak:
. Silver Economy kategorian: Alicia Granados (Barcelona), app WtsWrong?-arekin.
. Data Intelligence kategorian: Julen Martínez, Itziar Arribas eta José Fernando Gómez (Bizkaia), app Domekey- Ironchiparekin.
. Energiaren kategorian: Eugenio Moliner (Valencia), app Metron-arekin.
. Manufaktura Aurreratuaren kategorian: Santiago Córdoba (Bizkaia), app GTS-arekin CIE Automotive-rekin elkarlanean..
Zorionak denei!