Infobeaz

BIOK Iberdrola erronka: hurrengo faseak

BIOK! Iberdrola & Global Smart Grids Innovation Hubs erronka fase berri batean dago. Klima aldaketa dela-eta zuhaitzak linea elektrikoetara erortzearen arriskuak aurreikusi, planifikatu eta zenbatzeko irtenbide posibleak aurkezteko epea azaroaren 4an bukatu zen.

Beazeko taldeko kide batzuek aurkeztutako eskarien kalitatea lehen aldiz berrikusi eta GSGIHk balorazio teknikoa egin eta gero, proiektuen lehen hautaketa bat egingo da eta azaroaren 18an jakinaraziko dira.

Azaroaren 21ean eta abenduaren 15ean talde sustatzaileek In Factory innovation trip-en parte hartuko dute. Zehaztapen tailer bat da eta zuzenean lan egingo da Iberdrolarekin eta GSGIHrekin, eta horri esker azken defentsarako proposamenak egokituko dituzte.

2022ko abenduaren 21an enpresa irabazlea zein den jakinaraziko da. Iberdrolarekin batera irtenbidearen pilotua garatuko du Bizkaiko tentsio erdiko sareko zortasuneko zonan. Hurrengo faseetan, eta beharrezko balioztatzeak egin eta gero, sare elektrikoak dauden zona guztietan hedatu ahal izango da.

, , ,
Beaz

FREE
VIEW