Irailaren 16a arte zabalik egongo da epea munduko edozein lekutako enpresek Euskadiko enpresa handiekin elkarlanean aritzea sustatzen duen BIND 4.0 programan izena eman dezaten. Izena eman.
Bind 4.0 ekimen publiko-pribatu bat da, enpresentzako talentua erakartzea eta Startup-en azelerazioa konbinatzen dituena 4.0 industriaren esparruan. Bind 4.0 ekimenaren helburu nagusia da euskal ekosistema industriala eta ekintzailea indartzea, 24 aste irauten dituen programa aitzindari baten bitartez.
Ekintzailetza bultzatzeko Erakundeen arteko Planaren barruan, BIND ekintza Eusko jaurlaritzak eta SPRIk bultzatzen dute, foru Aldundien eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BICen laguntzarekin. Halaber, Siemens eta Microsoft bazkideak dira.
ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat Group, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes Benz, Michelin, Repsol eta Petronor enpresek lagundu egiten dute programan.
Lankidetza azaroaren 17tik 2017ko maiatzaren 12a arte luzatuko da.