Abian da BIND 4.0 berrikuntza programa irekiaren 5. edizioa. Protagonistak programako 57 enpresa eragileak eta elkarrekin 4.0 industriako 40 proiektu garatzeko haiek aukeratutako 31 startupak izango dira.
Aurten ere, industria, energia, osasun eta elikadura sektoreek biltzen dituzte proiektu gehien. Teknologiei dagokienez, IoT, adimen artifiziala, big data eta ikusmen artifiziala dira nagusi; ondoren, blockchain, robotika eta zibersegurtasuna daude. Proposatutako irtenbideen artean, Covid-19ak sortutako beharrei erantzutea bilatzen duten hainbat daude.
Pandemiak eragina izan du edizio honetan hainbat alderditan. Horietako bat jasotako hautagaien kopuruak gora egin duela da: 750, iaz baino % 37 gehiago. Datu horrek erakusten du startup eta enpresek interesa dutela berrikuntza-modu gisa adimen kolektiboa lehenesten duten ekosistemen parte aktiboa izateko, orain inoiz baino gehiago.
Duela 3 hilabete Europako Batzordeak ere aitortu zuen alderdi hori, BIND 4.0-ri Enpresa Sustapenaren Europako Saria eman baitzion, Enpresa Ingurunearen Hobekuntza kategorian.
Aurtengo edizioan honako startup hauek aukeratu dira: 3R3D Technology Materials, 4T2 Sensors, Acoustic Extra Freezing, AllRead, BeePlanet Factory, BitMetrics, Dattium Technology, Eccocar, Ega Solutions, Erium, Eurocybcar, Gipstech, I2U, Inalia, Jungle, Onena Medicines, Pervasive Technologies, Savvy Data, Simumatik, Subsea Mechatronics, TechMass, Workerbase eta Yarok Microbio
Horrez gain, Bizkaiko 8ak: Aotech, APlanet, Asimob, CodeContract, Grabit Retail,
Hodeia Digital, RKL Integral eta Sticker Control.