Infobeaz

‘Bilbao Bizkaia Film Commission’ ekimenaren nazioarteko aurkezpena

logo-c-redweb-p MIPCOM da BiDCek Bilbao Bilbao Bizkaia Film Commission ekimena munduko ikus-entzunezkoen merkatuan aurkezteko aukeratu duen agertokia. Hain zuzen ere, Basque Audiovisual markarekin jarduten duten hamabi enpresak sendoki indartu dute euskal enpresen presentzia Cannesen.  

‘Bilbao Bizkaia Film Commission’ Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da. Ekimen horren helburua telebista, publizitate, zinema eta beste arlo batzuetako filmaketa erakartzea da, betiere gure ingurune honetan aberastasuna sorrarazi eta ikus-entzunezkoen sektorea sendotze aldera.

Hiriaren erakargarritasuna, sektoreko enpresek eta Eikenek erakunde-estrategiari ematen dioten laguntza eta Foru Ogasunak zerga arloan eskaintzen dituen pizgarriak –berbarako, % 30eko zerga-arintzea– dira BB Film Commissionek Cannesen erakutsi dituen indarguneetako batzuk.

Halaber, topaketa horretan BaleukoBasque StreamEitbEuskaltelExpressive Media ProjectsK 2000, LumiereProdukzioak, New Media Euskadi, Pausoka EntertainmentPrime Time MediaSomuga, eta Sugar Factory enpresek parte hartu dute. Enpresa horiek Euskal Herrian ekoizten den ikus-entzunezko produktua erakutsi diete gurera etor daitezkeen erosle eta banatzaileei.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA