Infobeaz

Bilbao Bizkaia Entrepreneurship Meetup 2015

MIT GSWAldundiak eta Massachusetts Institute of Technology, MITek ekintzaileei zuzendutako nazioarteko ekitaldi bat antolatuko dute 2015eko urtarrilean, Bilbao Bizkaia Entrepreneurship Meetup 2015 izenburuarekin. Ekitaldi hori elkarrekin diseinatu dute Ekonomia Sustatzeko Sailak eta MIT Global Startup Workshop taldeak.

Negozio berrien sorreraren inguruko topaketa horrek berrehun pertsona baino gehiago batuko ditu Bizkaiko hiriburuan: parte-hartzaile nahiz entzuleak. Baina 2015eko urtarrilerako bidean hainbat jarduera eta ekimen jarriko dituzte martxan Aldundiak eta MIT Global Startup Workshop-ek, (MIT GSV), eta horien guztien artean negoziorako ideien lehiaketa bat nabarmendu behar da.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA