Infobeaz

Bilbao Bizkaia Design Week 2020

Azaroaren 19tik 26ra Bilbao Bizkaia Design Week burutuko da. “Enpatia. Aldatzen ari den mundu bat birdiseinatzea” lelopean, sormen arloko sektoreek gizarte eredu berri bat proiektatzeko dituzten lehentasunak ezagutzera gonbidatzen gaitu aurtengo edizioak.

Duela urte batzuetatik trantsizioan dagoen gizartea da, iraultza teknologikoek, klima-aldaketak eta zenbait gizarte-krisik bultzatuta, eta orain osasun-krisia gehitu behar da.

Aurrekaririk gabeko egoerak, azkar jokatzera eta malguak izatera behartzen gaituztenak, eta baita gure balio-sistemari buruz arretaz hausnartzera ere. Hor enpatiak izango duen lekua jakitea izango da D Week-en seigarren edizioaren ardatza.

Hori aipatuko da aurtengo egitarauak barne hartzen dituen 35 jardueretan, eta, bereziki, BiDCk antolatzen dituen inaugurazioko eta amaierako hitzaldietan. Besteak beste, Raquel Pelta historialaria, Yayo Herrero antropologoa, Juan Pastor sormen ekonomian aditua, Euskadiko maker komunitatea eta itxaropen berriei forma ematen ari diren hainbat enpresa eta profesional izango dira.

 

,
Beaz

FREE
VIEW