Infobeaz

Bilbao Bizkaia Design Week 2015

dweek-moduloAzaroaren 16tik abenduaren 1era diseinua eta sormen-industriak izango dira Bilbao Bizkaia D Week-eko protagonistak. BiDCk antolatzen du eta helburu nagusia sormen-ekonomiari buruz eta bereziki diseinuari buruz hausnarketa sustatzea da. Bizkaiko zenbait lekutan ikusi ahalko diren 45 jarduera baino gehiago egongo dira, zenbait antolakundek eta kolektibok bultzatuta.

Hauxe da Bilbao Bizkaia D Week eta BiDCren gakoetako bat: ekimen bion abiapuntua erakundeen -BiDC Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren arteko hitzarmenaren fruitua da- eta sormen-industriei lotutako eragileen arteko lankidetza da: elkargo profesionalak, unibertsitateak, museoak, elkarteak, klusterrak, BEC… Erronka kolektibo honek duela hiru urtetatik eta BiDCren bitartez sormen-sektorearen inguruan ahaleginak batzea lortu du eta horren ondorioz, 2014an, Bilbo UNESCOren Diseinu Hiria bihurtu zen.

DWeek-en ez da soilik diseinuaz berba egingo: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, komunikazioa, interiorismoa, moda eta bideojokoak ere protagonista izango dira bi astetan.

Informazio gehiago >

 

, ,
Beaz

FREE
VIEW