Infobeaz

2017ko D Week-en nondik norakoak

Bideo honetan 2017ko Bilbao Bizkaia DWeeken barruan D Week-en barruan 7 egunetan izan diren ekitaldiak laburbiltzen dira: 43 ekitaldi eta 75 hizlari baino gehiago. Sormen-ekonomia bultzatzeko Bilbao Bizkaia Design Councilek antolatutako hirugarren edizioa da jada.

Bultzada hau zentzurik zabalenean ulertu behar da: Bizkaian 5700 enpresa elkartzen duen sektorearen inpaktu ekonomikoa erakusteko, kalean  haien lana agertzeko, sormen arloko eta beste sektore batzuetako profesionalen artean hausnarzteko eta inspiratzeko aukera bezala.

Edizio honen bereizgarriak herritarrekiko eta sortzaileak ez diren profesionalekiko komunikazioa estutzeko ahalegina  eta edozein sektoretako enpresekin elkar-ekitea errazten duten formatu berrien proposamenak egitea izan dira. Edukiari dagokionez, eztabaida gehien sortu duten gaietariko hiru zerbitzuen diseinua eta jasangarritasuna eta elakr-sorkuntza izan dira.

, ,
Beaz

FREE
VIEW