Infobeaz

BiDC Foroaren urteroko bilera

foro-bidcBilbao Bizkaia D Week-en amaierako ekitaldia, BiDC Foroaren hirugarren bilera, joan den abenduaren 1ean burutu zen Azkuna Zentroan. Bileraren helburu nagusia lehen hiru urteen balantzea egitea eta 2016an egin beharreko ekintzak aurkeztea zen.

Bizkaiko Foru Aldundiko Txema Bilbao eta Bilbao Ekintzako Nora Sarasola izan ziren lehenengo hizlariak Julian Iantzik aurkeztu zuen Foroan, eta ekitaldi honetan BiDCren laguntza izan duten jarduera eta proiektu garrantzitsuenen berri eman zuten. Ondoren sormen sektoreetako ordezkariek parte hartu zuten.

Moda

Parte hartu zuen lehenengo sektorea Modarena izan zen eta Daniel Fernández Arroyabe Bizkaiko Moda Bizkaiakoko presidenteak herrialdean moda garatzeko gako estrategikoa den lankidetzaz hitz egin zuen.

Ikus-entzunezkoak

Ikus-entzunezkoen sektorean Itziar Menak, EIKEN-Basque Audiovisualeko zuzendariak, Bilbao Bizkaia Film Commission-en bidez nazioartean sustatzeko planaz hitz egin zuen.

Diseinua

Benicio Agu¡errea, Euskadiko Diseinugileen Elkartekoa (EIDE) Euskadin diseinu eskaintza biltzen duen plataformaz mintzatu zen: Euskadi: Bi Design Map.

Eduki digitalak

BEAZko Josu Bilbaok KBI Digital aurkeztu zuen. Proiektu digitalen inkubagailu hau ekonomia digitalaren eremuan bokazio globaleko enpresak sortu beharra zegoela jaio zen. Inkubagailu honek, gainera, proiektuak bizkortzeko behar diren jarduera guztiak garatzen ditu. Inkubagailu honetan dagoen Saioa Eibar-ek (Solidarters) izandako esperientzia ona azaldu zuen.

Artisautza

Bernat Vidal Arbasoko presidenteak Basquecraft by Design proiektuaren balantzea egin zuen. Bertan 20 artisau eta 20 diseinugile batzen dira elkarrekin lan egiteko eta hausnartzeko. Ekimenaren helburua diziplina bion artean lankidetza-bide berriak bilatzea eta produktu eta zerbitzu berriak irudikatzea da.

Interiorismoa

ADDIBeko María Herráez-ek Milango Azokan ezarritako stand Basque Living-en esperientzia kontatu zuen. Habic klusterreko Agustin Ibarretxek adierazi zuen “habitataren euskal sektoreak oraindik krisitik ateratzeko berregituraketa amaitu behar duela”.

Arkitektura

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Jesús Cañadak Bizkaiko XXI. mendeko arkitekturaz jardun zuen. Esan zuenez, “aurrera egiten eta krisia gainditzen jarraitzen dugu”.

Komunikazioa

Ana Bidaurrazagak, Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteko presidenteordeak, egindako balantzean gai nagusia hedabideek egundoko bilakaera izan dutelako agentziek eraldatu beharra izan dutela izan zen.

Bideojokoak

Fun&Serious jaialdiaren sortzaile Gorka Cabañas eta Alfonso Gómezek esan zuten ekitaldia jendea eazgutzeko eta negozioak egiteko aukera dela esan zuten.

Amaitzeko Ainara Basurko BEAZko zuzendari nagusiak zorionak eman zizkien hizlariei aurkezpenengatik eta Bilbao Bizkaia D Week-en balantzea egin zuen: mundu osoko gonbidatuen 503 hitzaldi izan dira, milaka pertsonak parte hartu dute, 275.000 web-ikustaldi egon da eta komunikabideetan 600 agerpen baino gehiago egon da.

Hobetzeko gaien artean planifikazioa eta komunikazioa aipatu zituen eta, halaber, herritarrek parte-hartze handiagoa izan dezaten bideak ezartzea.

, ,
Beaz

FREE
VIEW