Abenduaren 19an, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko auditorioan BIC Bizkaia X. urteurrena ospatuko da. Bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen eta Beazek kudeatzen duena.
Startupentzat, dagoeneko finkatuta dauden enpresentzat eta ekintzaileentzat pentsatua, hamar urte hauetan BIC Bizkaian sortu eta nagusitu dira x enpresa-proiektu. Hain zuzen ere, berrikuntza eta ikerketa maila handiko enpresa berriak inkubatzeko zentroa erreferentzia bihurtu duten proiektuak.
Eraikina parkean bertan dago, eta instalazioek 6.000 m2-ko tokia hartzen dute: gela zuriak, ekipamendu teknologikodun laborategiak, prototipoak burutzeko tailerrak, baita erabilera komuneko hainbat espazio ere. Oinarri berritzaileko enpresa-proiektu berriak sortzen eta sendotzen laguntzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Bertan, normalean hitzaldi tematikoak, enpresen aurkezpenak eta prestakuntza- eta networking-ekitaldiak egiten dira. Aldizka bisitatzen dute estatuko gainerako herrialdeetako eta beste herrialde batzuetako ordezkaritzek.
Hamargarren urteurreneko ekitaldi hau, burututako bidearen balantzea egiteko aukera izango da. Bertan parte hartuko dute Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuak, Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak eta BatterieIngenieure South Europe, The Art of Discovery, Ultrasound-Inovation Medtech eta Zenialabs enpresek.