Infobeaz

BFAren laguntzak – Zilarrezko Ekonomiarako 2022-2023 Bizkaia Programa

Azaroaren 15era arte dago zabalik Zilarrezko Ekonomiarako 2021-2022 Bizkaia Programaren programarako eskabideak aurkezteko epea. Horren bidez, Aldundiak partzialki finantzatuko du zilarrezko ekonomian espezializatzeko master bat egitea.

Programaren helburua da kualifikazioa sustatzea, Bizkaiaren garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa den eta aukera asko dituen sektore batean. Biztanleria zahartzen ari denez, ezinbestekoa da adinekoen beharrei erantzungo dieten eta produktu eta zerbitzu egokiak garatzeko gai izango diren profesionalak egotea.

Deialdiaren guztirako zuzkidura ekonomikoa 123 200 eurokoa da, eta gehienez ere 203 laguni emango zaie laguntza.

Programa hau Bizkaia Talent-ek kudeatzen du.

Beaz

FREE
VIEW