Infobeaz

BFAren laguntzak- Enpresa Berritzaileak Sortzeko

Otsailaren 15ean irekiko da Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programarako eskabidea egiteko epea. Programa horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak balio erantsi handia eta hazkunde-potentziala duten enpresa-proiektu berriak abian jartzen lagundu nahi du.

Pertsona fisikoek, EJZn alta eman gabeko edo 2020ko urtarrilaren 1ean edo ondorengo alta duten enpresa berriek, eta barne-ekintzailetzako proiektuak eta/edo enpresa berriak sustatzen dituzten gutxienez 6 lanpostu dituzten enpresek eskura ditzakete.

Programak lau jardun-arlo bereizten ditu:

  1. Proiektu berritzaileak
  2. Enpresa berritzaile berriak
  3. Ekintzailetza-ekosistema dinamizatzea
  4.  Azelerazioa

1., 2. eta 4. arloen jarduan, eskaerak egiteko epea martxoaren 15ean itxiko da; 3. arloaren jarduan, berriz, irailaren 15ean.

Beazek foru laguntza horren kudeaketan laguntzen du; prozesu osoan zehar gure talde teknikoaren laguntza izan dezakezue.

,
Beaz

FREE
VIEW