Irailaren 15era arte zabalik egongo da 3. arloko Enpresa berritzaileak sortzeko programan eskaerak egiteko epea. Programa horren bidez Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak tokiko ekosistema ekintzailea bultzatzearen aldeko apustua egin du.
Zehazki, dirulaguntza horrek Biscay Startup Bay estrategiari atxikitako enpresa traktoreek bultzatutako lankidetza berrikuntzako plan baten edo prozesu dinamizatzaile baten garapena babesten du.
2021an, Cikautxo, Elecnor, Eroski, Euskontrol, Ibermática eta Tubacex horren parte izan ziren eta, batez beste, 29 833 euroko dirulaguntza jaso zuten.
Eskaerak hemen egin behar dira: Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtuala.