Otsailaren 1ean irekiko da Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programarako eskabidea egiteko epea. Programa horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak balio erantsi handia eta hazkunde-potentziala duten enpresa-proiektu berriak abian jartzen lagundu nahi du.
Pertsona fisikoek, EJZn alta eman gabeko edo 2021ko urtarrilaren 1ean edo ondorengo alta duten enpresa berriek, eta barne-ekintzailetzako proiektuak eta/edo enpresa berriak sustatzen dituzten gutxienez 6 lanpostu dituzten enpresek eskura ditzakete.
Programak lau jardun-arlo bereizten ditu:
- Proiektu berritzaileak
- Enpresa berritzaile berriak
- Ekintzailetza-ekosistema dinamizatzea
- Azelerazioa
1., 2. eta 4. arloen jarduan, eskaerak egiteko epea otsailaren 28an itxiko da; 3. arloaren jarduan, berriz, irailaren 15ean.
Beazek foru laguntza horren kudeaketan laguntzen du; prozesu osoan zehar gure talde teknikoaren laguntza izan dezakezue.