Irailaren 30era arte zabalik egongo da epea konponbide teknologikoak ezartzerakoan berriak diren enpresentzat pentsatuta dagoen Txekeo teknologikoak programan.
Programa horri esker, eragile teknologiko baten aholkularitza izango dute, produktu edo produkzio-prozesu batean hautemandako arazo jakin bati irtenbideak zehazteko.
Bizkaiko 5 eta 100 langile bitarteko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak jasotzen ditu, 10.000 eurokoak gehienez.