Infobeaz

BFAren laguntzak – Bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko

Uztailaren 22ra arte zabalik dago bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea. Diru-laguntza horien helburua foru-sarea hobetu eta modernizatzeko proiektuak babestea da.

Gutxienez 3 langileko plantilla duten, gutxienez ekoizpen-zentro bat Bizkaian duten eta sailak ezarritako hiru ildo nagusietako batekin zerikusia duten enpresek eska ditzakete: ITS aurreratuak, azpiegitura adimenduna eta digitala, eta jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra.

Eskaerak Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Sailaren bulego birtualaren bidez formalizatu behar dira.

 

Beaz

FREE
VIEW